Bilatu blogean

2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

2txikeriak 8.0

Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Euskal Tribuei buruz hitz egitera gatoz. Has gaitezen Unax!
Ongi da. Gaur egun dauzkagun datuen arabera, euskal hiztun bezala kontsideratzen
ditugun honako tribuen kokapena adieraziko dizkizuegu: akitaniarrak, autrigoiak,
barduliarrak, baskoiak eta karistiarrak. Tribu hauek, iparralderantz, ia Bordeleraino,
hegoalderantz, Ebro ibairaino, mendebalderantz, Kantabriaraino eta, ekialderantz, berriz,
Aragoiko ipar-mendebaldeko zati beteraino zabaldurik zeuden.

Akitaniarrak: tribu hau Frantziako hego-mendebaldean zabalduta zegoen,
iparralderantz Garona ibairaino (Bordele) eta hego-ekialderantz Aran bailararaino (Lleida).
Akitaniarrek ez zuten multzo trinkoa osatzen, hauek etnia ezberdinetan zatikatuta zeuden,
garrantzitsuenak iparraldetik hegoaldera honako hauek ziren:
Boiates, Vasates, Lactorates, Elusates, Tarusates, Biguerri, Tarbelli, Auscii, Venarni,
Ilurones, Convenæ eta Consorani.
Autrigoiak: Kantabriako Asoi ibaitik Bilboko Nerbioi ibairaino eta, hegoalderantz,
Araba, Errioxa eta Burgos-ko zati batean zehar zabaltzen ziren. Beren erromanizaziotik
egungo populu gaztelarra eta beren hizkuntza latindarra sortuko zen.
Barduliarrak: mendebalderantz, Gipuzkoako Deba ibaitik Nafarroako ipar-mendebaldearen
zati bateraino eta, hegoalderantz, arabar lautadako ipar-ekialdearen zati bateraino.
Beren lurraldeetan gaur egun gipuzkoar edo erdialdeko euskalkia hizketan egiten da.
Baskoiak: tribu honetan sortu zen euskara komunaren oinarria.
Nafarroa osoan eta Araba, Gipuzkoa eta Errioxaren zati batean finkatuak zeuden.
Vascones (baskoiak) latindar hitza barskunes termino zeltatik dator, Bhar-s- erroa dauka,
zelta hizkuntzan nahiko zabaldua dagoena "gailur", "tontor" edo "hostotza"-ren
esangurekin. Honela, barskunes hitzaren esanahiak "menditarrak", "garaiak" edo
"harroak" izan daitezke. Normalean itzulpen zehatzena bezala "menditarrak"-ena
kontsideratzen da. Gainerako tribuen izenek, barduliarrenak ezik, ez daukate aditu
gehienek onartzen duten itzulpenik.
Hau izan da gaurkoz euskal tribuen atala, espero dugu zuen gustukoa izana. Hurrengo batera arte!
Klik egin hemen entzuteko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina