Bilatu blogean

2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Bertsolari Txapelketa Nagusia: Donibane Lohitzune


Joan den igandean, Donibanen, Lapurdin, azken aurreko final-aurrekoa jokatu zen. Handik Igor Elortza atera zen garaile 710 punturekin. Iadanik durangotarrak 1413 puntu lortu ditu. Jarraian Maialen Lujanbio sailkatu zen. 707,5 punturekin. Hernanitarrak txapelketa osoko puntuazio altuena lortu zuen. 1457,5 hain zuzen ere. Donibanen ospatu zuen bere urtebetetzeaz gain finalerako txartelaren premia. Bi hauen ondoren, Julio Sotok, Jone Uriak, Agin Laburuk eta Iñaki Apalategik abestu zuten joaneko igandean Jai Alai frontoian. Oso bertsosaio berezia izan zen. Maialenen bakarkakoagatik ahon zuzen ere. Gaiari nola hartu zion jakin nahi baduzue www.bertsoa.eus -en sartu eta berte kartzelakoa eskuragarri duzu. Bitartean bertsoaz gozatzen jarraitu. Eta astero lez, bertso esanguratzu bat utziko dizuet. Datorren asterarte! Klik egin hemen entzuteko

Jare Torralba Rodríguez

Euskal Herriko Dantza Txapelketa

EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA


41. Dantza Txapelketa

Duela hilabete bat ospatu zen Euskal Herriko 41. dantza txapelketa nagusia. Urriaren 21ean ospatutako txapelketan, hamahiru bikotek parte hartu zuten. Hauetatik, Azpeitiako udalerria ordezkatzen zuten sei bikotek parte hartu zuten eta  Gasteiztik, aldiz,  bi bikote aritu ziren dantzan. Irurako bikote batek ere parte hartu zuen, Billabonako bikote batek, Bergarako batek, Errezilgo batek eta bukatzeko, iparraldeko bikote batek parte hartu zuten. Aurten, duela bi urtetatik bezala, ez du Bizkaitar bikote batek ere parte hartu, eta Nafarroa inguruko inork ere ez du parte hartu.

Sailkapen nagusia

Aurtengo dantza txapelketako irabazleak, Irura eta Pasaiako Xabier Artola eta Idoia Besada osatutako bikotea izan da. Esan beharra dago, hauek aurreko urtean ere irabazi egin zutela, eta hurrengo urtean irabaziz gero, sari nagusia betirako etxera eramateko aukera izango dute. Bigarren saria, Lezo eta Billabonako Iker Sanz eta Ane Urruzola lortu dute, eta hirugarrenak, aldiz, Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak izan dira. Imagen relacionada


Gazteen dantza txapelketa

Urtero bezala, aurten ere Bergaran ospatu da gazteen Euskal Herriko dantza txapelketa. Bertan, hogeita bat bikotek parte hartu dute, nagusien txapelketan baino zortzi bikote gehiagok. Duela urte askotatik gipuzkoarrak bakarrik egon dira txapelketa honetan parte hartzen, baina azaroaren 26an ospatutako txapelketan, Arabako batek eta Bizkaiko bikote batek parte hartu du, azken honek Sopelako udalerria ordezkatuz. Bukatzeko, aurtengo txapeldunak, aurreko urteko irabazle izandako Iker Belintxon eta Maider Aginaga izan dira. Azpi txapeldunak, Itziar bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak izan dira, eta hirugarrenak, aldiz, Azpeitia - Azkoitiko June Elorza eta Eneko Sarasua.

Imagen relacionada

https://www.spreaker.com/user/10169802/euskal-herriko-dantza-txapelketa_3

Gorka Granado Terrones

2017(e)ko azaroaren 21(a), asteartea

Bertsolari Txapelketa Nagusia: Amurrio

Egunon entzule!
Gaurkoan blogera dakarkizuet Atal berri baten hasiera. Bertsolaritza! Euskal Herriko Txapelketa Nagusia hain zuzuen ere. Oraingo honetan Amurrion joandako igandean gertatu zenaz hitz egingo dugu.  Galduko duzu? Klik egin hemen entzuteko

Jare Torralba Rodríguez

2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Hallowen jaia:

Halloween jaia, orain dela gutxi ospatu egin genuen Elkarrekin 1 irratiko partaideok. Hemen duzue beste irratsaio polit bat, espero dut zuen gustokoa izana :D

https://www.spreaker.com/user/10155458/halloween

Egilea: Markel Fernandez

2017(e)ko azaroaren 13(a), astelehena

Askok pentsatuko duzue arimen gaua edo Halloween, Ameriketatik datorren ospakizun bat dela, baina ez da horrela, duela urte asko Euskal Herriko txoko askotan ospatzen baitzen jai berezi hau. Baina, jai berezi zergatik? Beldurra jaiaren helburu den ospakizun bakarra delako gaur egun Euskal Herrian.
Gorka Granado

2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna


Halloween jaia, orain dela gutxi ospatu egin genuen Elkarrekin 1 irratiko partaideok. Ospakizun honi hasiera emateko bakoitzak nahi zuen artikulu, ipuin edo gertakizunen bat aurkeztu genituen. Oraingo honetan blogera nire ipuin bat dakarkizuet. Gustatzea espero dut eta gozatu Arimen gau berezi hau!
   Anne Del Moral