Bilatu blogean

2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

Ander Deuna Ikastola


Ikastola 1968an sortu zen. Ikastola hasterakoan hiru helburu zituen: euskara eta euskal kultura erakustea, herrikoiak izatea eta partaidetzaren aldeko ahalegina edukitzea. Gaur egun helburu hauetariko batzuk oraindik mantentzen dira. 1968an bakarrik zazpi ume ikastolan ikasten hasi ziren, baina urteak joan ahala ikastolaren ume kopurua igo da.   Egun ehunka ikaslek Ander Deuna ikastolan ikasten dute.

Nor gara?



Kaixo, gu Ander Deunako ikasleak gara, DBH 3.mailakoak, zehatzago. Proiektu hau aurrera bultzatuko dugun ikasleak 21 gara.  Zergatik aukeragarri hau eta ez beste gauza bat ? Bada, euskara bultzatzeko aukera egokia delako eta aurtengo proiektua irratsaioa eta blog bat egitea delako. Proiektu honek euskara bultzatu eta geure arteko harremana estutzeko balioko digu.

Sarrera



Elkarrekin 1 ” irratia Ander Deuna Ikastolako ikasleek sortutako irratia da. Sopelako herrian kokaturik gaude, eta 2003 urtean jaitako  neska-mutilak gara.

Hemen hainbat irratsaio, kantu eta albiste entzuteko aukera izango duzu. Ikastolako jolas orduetan zuzenean entzuteko aukera egongo da, nahiz eta gure blogean ere irratsaioak igoko ditugun. Euskal kantuen zerrenda era badago, eta bai jolas orduetan bai blogean entzuteko aukera zabalik egongo da.

Twitter kontua ere badugu; elkarrekin1irratia. Honetaz aparte, instagram kontua ere sortu dugu; elkarrekin1. Espero dugu zuen gustokoa izatea sortu dugun irratia. Orain gozatzeko momentua da!