Bilatu blogean

2018(e)ko otsailaren 27(a), asteartea


Eguerdi on Elkarrekin1 irratiko entzuleei!

Gaurkoan, Mikel Terrones abeslariari egindako elkarrizketa batekin gatoz! Hemen daukazue audioaren linka.

https://www.spreaker.com/user/10169802/hj


Hemen duzue Elkarrekin 1 irratian egin dogun eguraldiaren iragarpena, espero dugu disfrutzea.Enztuteko hona hemen esteka: KLIKATU MESEDEZ :3


Related image

2018(e)ko otsailaren 22(a), osteguna

2txikeriak 5.0



2txikeriak 5.0

Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan ere, 2txikeriak atalarekin gatoz, baina saio berezi bat egitera, ez al da Gorka?
Bai, hori da Unax. Gaurko atala 2txikerien 5. atala da, eta pentsatu dugu saio berezi bat egitea. Baina, zein gai jorratuko dugu gaurkoan Unax?
Gaurkoan, Euskal Herrian dauden irratiei  buruz mintzatuko gara! Ziur gaude ez dituzuela euskal irrati hauek ezagutuko. Adi egon.
Lehendabizikoa Segura irratia da. Segura herriko irratia da. Segura, Legazpi inguruan dagoen herri txiki bat da, Gipuzkoako probintzian. Irrati honek 60 urte bete ditu aurten eta Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan entzun daiteke irrati hau.
Egia esan ez nuen ezagutzen. Bigarren irratia Oiartzun irratia da. Oiartzun, aurrekoaren antzera, Gipuzkoako herri bat da. Bere mugak, Irun, Errenteria, Lezo eta Hondarribiarekin dauzka. Irrati honen laguntzaile  nagusiak, Elhuyar fundazioa eta Gara dira. Hurrengoarekin jarraituko dugu, ezta Unax?
Hirugarren irratiak Gure irratia dauka izena. Beste irrati batzuk ez bezala, honek zuzenean entzuteko aukera ematen du. Irrati hau 1981. urtean Baionan sortu zuten, beraz, esan dezakegu, urte asko daramatzala irratsaioak eskaintzen.
Laugarren irratia gure irratiaren antzerakoa da. Hau Eibarko LaSalle ikastetxean sortu zen. 10 urte daramatza etengabe irratsaioak eskaintzen. 2. DBH tik aurrerako ikasleak dira protagonistak eta hauen helburuak euskera praktikatzea eta balore positiboak lantzea da.
Hau izan da guztia gaurkoz. Espero dugu 2txikeriak atalak beste bost saio berezi ere eskaintzea. Mila esker entzuten ari zareten guztioi. Hurrengo batera arte!


https://www.spreaker.com/user/10169802