Egun on Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Loraldia festibalari buruz mintzatzera gatoz! Adi egon!
LORALDIA
Loraldia festibala 2014. urtean sortu zen, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuarekin.
Geroztik buru belarri dabiltza festibaleko arduradunak, euskal kulturarekin zerikusia duen
ikuskizun osoenak hartuz. Musika, gastronomia, literatura, bertsolaritza, dantza eta zinema
ikusteko aukera egongo da, eta urteak aurrera joan ahala, festibala garrantzitsuago eta osoago
bihurtzen ari da.
ARETOAK
Loraldia festibalak Bilbo hiriko hainbat areto hartzen ditu bere baitan. Gehienok Bilboko Campos
Eliseos antzokiagatik ezagutzen dugu Loraldia festibala, baina honetaz aparte, beste hainbat aretotan
ere ematen dira kultura ekintzak. Azkuna zentroa, Arriaga antzokia, Guggenheim-a, Euskalduna jauregia,
Kafe antzokia, Bilborock, Basquery eta Ardo onak aretoak dira Loraldia festibalak erabiltzen dituenak.
2018
Aurtengoan, hainbat aurpegi ezagun izango ditugu oholtza gainean. Euskal kultura sustatzailez beteta
izango ditugu
aretoak Martxoaren 5 etik hasi eta 26 raino irauten duen festibalean. Musika arloan, errefuxiatuarena
abestiko abeslari den Izaro, urte askotatik gure belarrietan dabilen Ken Zazpi taldea eta Rafa Rueda
abeslariak izango ditugu. Dantza eta antzerkiaren arlora salto eginez, Billabonako Oinkari dantza
taldearen eta Hika teatroaren Sagartu ikuskizuna, Ylenia Bagliettok, Ainhoa Etxebarriak eta Ane
Pikazak ekoiztutako Hiru emakume antzezlana, Mikel Martinezen Tabernaria antzezlana eta Kukai
eta Tanttaka konpainien Oteizak 110 ikuskizuna izango dugu, besteak beste. Bukatzeko, literatura
eta bertsolaritzan, Xabier Amuriza bertsolariaren Neska bat leku inposiblean, Uxue Alberdi, Maialen
Lujanbio, Joserra Senperena eta Arantxa Urretabizkaiaren bertso eta literatura ikuskizuna eta Isturitzetik
Etiopian barrena ikuskizunak izango ditugu.
Bertan ikusiko garelakoan, ondo izan!
Klik egin hemen audioa entzutekoa
Gorka Granado Terrones