PREST GAUDE
Joan den urtarrilaren 13an egon zen manifestazioaren harira, Elkarrekin 1
irratiko Gorka Granado Terrones ikaslearen kronika hemen duzue entzungai
Joan den urtarrilaren 13an egon zen manifestazioaren harira, Elkarrekin 1
irratiko Gorka Granado Terrones ikaslearen kronika hemen duzue entzungai
Hasieratik bukaerara
Hasteko, presoen familiak Espainia eta Frantziako estatuetara eramaten
dituzten hamar furgoneta, bakoitzak kartzela baten izena goian duelarik.
Jarraitzeko, furgoneta horietan astero doazen motxiladun umeak.
Hauen atzetik, euskal presoen familiak eta bukatzeko, bertan egon ziren 95.000 pertsona.
Aldarrikatu beharra dago
Milaka lagunek parte hartu genuen zapatu arratsaldean Sarek antolatutako
manifestazioan.
Cassillan hasi eta udaletxean bukatutako 95.000 euskaldun elkartu ginen Bilboko
kaleetan, euskal presoen sakabanatzeari aurre egin, eta presoen familien eskubideak
errespetatzeko helburuarekin. Protagonistak, motxiladun umeak izan ziren.
Hauek, astero ehunka kilometro egin behar dituzte beraien gurasoak berrogei minutuz
ikusteko.
Nola ez, beste protagonista batzuk, presoen familiak izan ziren, manifestazio
honetan beti presente egoten direnak.
Ni ere, motxiladun umea izan nahiz duela hiru urte arte.
Castellon, Jaen eta Madrileko hainbat espetxeetan izandakoa izan naiz.
Nire osaba bizitatzera gindoazenez, hilabetero joateko aukera besterik ez nuen.
Batzuetan, berrogei minutu besterik ez ginen egoten, eta beste batzuetan, ordu bat eta
erdi izaten genituen berarekin egoteko. Espetxerako bidaia oso alaia izaten zen, bera ikusteko
gogo izugarria genuelako. Hara heldu, eta gure identitate txartelak poliziari ematea zen egin
behar genuen lehendabiziko gauza. Hortik ordu erdira, araketa batetik pasatu behar ginen eta
beranduago, hamaika ahatetik pasatu behar ginen, bera ikusi arte.
Etxera itzultzeko bidaia aldiz, hotza eta iluna izaten zen,
bagenekielako hurrengo hilabeteraino ezin izango genukeela bera berriz ere ikusi.
Baina beste alde batetik, etxera heltzerakoan poztu egiten ginen,
hilabete bat barru berriro ikusi ahalko genukeelako.
Espero dut, motxiladun umeek beraien gurasoak etxean gutxi barru izatea.
Buka dezagun sakabanaketarekin!
PREST GAUDE!
Gorka Granado Terrones
https://www.spreaker.com/user/10169802
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina