Bilatu blogean

2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Donostiko danborrada

Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Donostiko danborradari buruz hitz egitera gatoz! Behean daukazue audioaren linka entzun nahi izanez gero.

Donostia, emozioa eta zarata
Gaurkoan, Bizkaitik Gipuzkoara egingo dugu salto, Donostira hain zuzen ere.
Urtarrilaren 20an ospatu da Donostiako danborrada. Larunbatean, goizeko
12:00etan hasi eta arratsalderaino 5.000 ume ziren hiriburuko kaleetan zehar,
Donostiako egunik garrantzitsuena ospatzen. 4.995 ume izan dira hain zuzen
ere, 49 konpainietan banatuta. Ane Atxotegi eta Yongche Che izan dira aurten
danbor nagusia eramateaz arduratu direnak. Beraiek esan bezala, oso harro
eta pozez zoratzen egon dira izan dute zereginarekin. Nagusiek ere parte
hartu dute, eta denek batera, 17.800 pertsonek parte hartu dute. Honetaz
aparte, esan beharra dago inoiz baino neska gehiagok parte hartu dutela, eta
 urtero nesken kopurua handitzen doala.




Urrezko danborra

Aurtengoan, Richard Oribe izan da urrezko danborra jaso duena.
Oribe, zortzi aldiz izan da munduko paralinpikoen igeriketa txapelketan.
Gizon hau 1974eko otsailaren 22an jaio zen. Donostiarra da bera eta 1992an
igeriketa txapelketetan parte hartzen hasi zen. Richard Oribe eredu oso ona
da, naiz eta ahuleziak izan, berak lortu nahi zuena lortu duelako, beraz esan
dezakegu, lana gogor eta ondo egiten duenak ez daukala mugarik.

https://www.spreaker.com/user/10169802

Gorka Granado Terrones

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina