Bilatu blogean

2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna

BITXIKERIAK


Egunon Elkarrekin1 irratiko jarraitzaileei! Gaurkoan, 2txikeriak izena duen atal berri
batekin gatoz! Oraingoan, Unax, Hugo eta Gorka arituko gara zuei hainbat bitxikeria
kontatzen.
Hasteko, ba al zenekien elefantea dela lau belaun dituen animalia bakarra?
Pentsatzen hasita, animalia gehienek bi hanka besterik ez dauzkate, eta lau dituzten
gutxi batzuek, ez daukate belaunik.
Jarraitzeko, ziur nago ez dakizula 100 kafe edalontzi lau ordutan edateak pertsona bat
akabatu dezakeela ezta? Egia da, kafe batek kafeina asko daukalako, eta ez ezazu
imajinatu 100 kafe edalontzik zenbat kafeina izango duten! Beraz, ez ezazu hainbeste
kafe edan lau ordutan! Honako bitxikeria hau, oso arraroa da. Ba al dakizu, Disneyren
ahaterik ezagunenaren irudiak debekatuta zeudela Finlandian, Donald ahatea biluzik
agertzen zelako?
Benetan harrigarria! Hurrengo bitxikeria hau gezurra dela pentsatuko duzue, baina ez.
Ba al zenekien hile horidunek beltzaranek baino hile gehiago dutela? Gure begiek
kontrakoa esaten digute, baina egia esan, hile horidunen hileak ez dira ikusten,
kamuflatu egiten direlako. Jarraitzeko, begiak zabalik doministiku egitea guztiz
ezinezkoa da, baina zuek badaezpada, frogatu ezazue! Hurrengo bitxikeria honek
datu oso altuak ditu, arreta izan; pertsona batek 25 mila aldiz kliskatu egiten ditu begiak
aste batean, beraz, 3,5 mila aldiz kliskatzen ditugu begiak egunero. Bukatzeko, azken
bitxikeria honek asko harrituko du bat edo beste; zientifikoki konprobatua dagoenez,
pertsona eskuinak, pertsona ezkerrak baino bederatzi urte beranduago hiltzen dira.
Kasu honetan, zorte izugarria daukagu pertsona eskuinak garenok!

Mila esker entzuteagatik. Hau izan da gaurkoz 2txikeriak atala. Hurrengo batera arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina