Bilatu blogean

2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea



GAZTEA

Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan
Gaztea irratiari buruz hitz egitera gatoz! Behean daukazue audioaren linka entzun nahi izanez gero.



                                                       Image result for gaztea

Sakatu hemen entzuteko

Ane Isusi eta Iruntze

JON BÁRCENA AMEZUAREN GORPUA JADA AGERIAN

Pasadan domekan, Jon Bárcena Amezuaren gorpua aurkitua izan da,
Urrunagako, Leguitioko, urtegiaren hurbiltasunetan.

Jon Bárcenaren Berrizeko familiarrak eta lagunak miaketa bat egitea zeukaten
pentsatuta pasadan domekako goizean. Azkenean, goizeko 9.00-tan aurkitu zuten
gorpua, urtegitik gertu zegoen pinudi batean. Gorpua, miaketa egiten zegoen
familiar batez aurkitu zen. Familiar hau Gurutze Gorriko kidea da, eta berehala,
Ertzaintzako urpekariei abisatu zien. Ertzaintzako urpekari hauek ziurtatu zuten,
aurkitutako gorpua hilda zegoela eta gizon bat zela.

Oraindik autopsia egin behar zaio gorpuari, zelan hil zen jakiteko eta Jon Bárcena
dela ziurtatzeko.  
Asteko eguraldia, kaxkar samar dago baina bueno espero dugu:  SAKATU MESEDEZ XDD


Image result for epic
Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Sopelako Balea parkeari buruz hitz egitera gatoz! Behean daukazue audioaren linka entzun nahi izanez gero.





Anne Del Moral eta Nahia Rodriguez

2018(e)ko urtarrilaren 25(a), osteguna

Hemen duzue asteko eguraldia, espero dugu disfrutatzea eta baliagarria suertatzea :D

Sakatu hemen irrratz-saioa entzuteko: xDDDDDDDD


Image result for gif

2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Donostiko danborrada

Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Donostiko danborradari buruz hitz egitera gatoz! Behean daukazue audioaren linka entzun nahi izanez gero.

Donostia, emozioa eta zarata
Gaurkoan, Bizkaitik Gipuzkoara egingo dugu salto, Donostira hain zuzen ere.
Urtarrilaren 20an ospatu da Donostiako danborrada. Larunbatean, goizeko
12:00etan hasi eta arratsalderaino 5.000 ume ziren hiriburuko kaleetan zehar,
Donostiako egunik garrantzitsuena ospatzen. 4.995 ume izan dira hain zuzen
ere, 49 konpainietan banatuta. Ane Atxotegi eta Yongche Che izan dira aurten
danbor nagusia eramateaz arduratu direnak. Beraiek esan bezala, oso harro
eta pozez zoratzen egon dira izan dute zereginarekin. Nagusiek ere parte
hartu dute, eta denek batera, 17.800 pertsonek parte hartu dute. Honetaz
aparte, esan beharra dago inoiz baino neska gehiagok parte hartu dutela, eta
 urtero nesken kopurua handitzen doala.




Urrezko danborra

Aurtengoan, Richard Oribe izan da urrezko danborra jaso duena.
Oribe, zortzi aldiz izan da munduko paralinpikoen igeriketa txapelketan.
Gizon hau 1974eko otsailaren 22an jaio zen. Donostiarra da bera eta 1992an
igeriketa txapelketetan parte hartzen hasi zen. Richard Oribe eredu oso ona
da, naiz eta ahuleziak izan, berak lortu nahi zuena lortu duelako, beraz esan
dezakegu, lana gogor eta ondo egiten duenak ez daukala mugarik.

https://www.spreaker.com/user/10169802

Gorka Granado Terrones

2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna

2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

PREST GAUDE

PREST GAUDE


Joan den urtarrilaren 13an egon zen manifestazioaren harira, Elkarrekin 1
irratiko Gorka Granado Terrones ikaslearen kronika hemen duzue entzungai

Hasieratik bukaerara

Hasteko, presoen familiak Espainia eta Frantziako estatuetara eramaten
dituzten hamar furgoneta, bakoitzak kartzela baten izena goian duelarik.
Jarraitzeko, furgoneta horietan astero doazen motxiladun umeak.
Hauen atzetik, euskal presoen familiak eta bukatzeko, bertan egon ziren 95.000 pertsona.


Aldarrikatu beharra dago
Milaka lagunek parte hartu genuen zapatu arratsaldean Sarek antolatutako
manifestazioan.
Cassillan hasi eta udaletxean bukatutako 95.000 euskaldun elkartu ginen Bilboko
kaleetan, euskal presoen sakabanatzeari aurre egin, eta presoen familien eskubideak
errespetatzeko helburuarekin. Protagonistak, motxiladun umeak izan ziren.
Hauek, astero ehunka kilometro egin behar dituzte beraien gurasoak berrogei minutuz
ikusteko.
Nola ez, beste protagonista batzuk, presoen familiak izan ziren, manifestazio
honetan beti presente egoten direnak.




Resultado de imagen de manifestacion bilbao prest gaude



Osaba ikustera
Ni ere, motxiladun umea izan nahiz duela hiru urte arte.
Castellon, Jaen eta Madrileko hainbat espetxeetan izandakoa izan naiz.
Nire osaba bizitatzera gindoazenez, hilabetero joateko aukera besterik ez  nuen.
Batzuetan, berrogei minutu besterik ez ginen egoten, eta beste batzuetan, ordu bat eta
erdi izaten genituen berarekin egoteko. Espetxerako bidaia oso alaia izaten zen, bera ikusteko
gogo izugarria genuelako. Hara heldu, eta gure identitate txartelak poliziari ematea zen egin
behar genuen lehendabiziko gauza. Hortik ordu erdira, araketa batetik pasatu behar ginen eta
beranduago, hamaika ahatetik pasatu behar ginen, bera ikusi arte.  
Etxera itzultzeko bidaia aldiz, hotza eta iluna izaten zen,
bagenekielako hurrengo hilabeteraino ezin izango genukeela bera berriz ere ikusi.
Baina beste alde batetik, etxera heltzerakoan poztu egiten ginen,
hilabete bat barru berriro ikusi ahalko genukeelako.
Espero dut, motxiladun umeek beraien gurasoak etxean gutxi barru izatea.

Resultado de imagen de prest gaude bilbao

Buka dezagun sakabanaketarekin!

PREST GAUDE!
Gorka Granado Terrones
https://www.spreaker.com/user/10169802

2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

Motxiladun umeak


Arratsalde on entzule,
berriro ere hemen naiz zuen belarrietan. Gaurkoan joan den larunbatean gertatutakoaz hitz egingo dut.
Sare egitasmoak urtarrilak 13rako deialdi bat bota zuen Euskal Herri osora Bilbon manifestazio bat
egiteko Espainiatik eta Frantziatik dispertsatuta dauden presoak etxerantz ekartzeko eskatzen.
Baina presoak ez dira minduta ateratzen diren bakarrak. Esan beharra dago familia dela beraien
urruntasuna sufritzen dutenak. Tartean umeak. Motxiladun umeak dira sakabanaketaren ondorioak
pairatzen dituztenak. Motxiladun umeak Gurasoak espetxean preso dituztenak dira.
Motxiladunak deitzen zaie motxilak prestatu behar dituztelako milaka eta milaka kilometro egiteko,
orduak igarotzen dituzte autobus edo kotxe baten barruan gero gurasoekin ordu bakarra egon ahal
izateko. Pila bat ume dira dispertsio jasan behar dutenak. Eta ez lukete hau jasan beharko, dispertsioa
ilegala baita. Baina hala eta guztiz ere 54 preso daude 100-390km artean, 103 preso 400-690km artean
eta 211 preso 700-1100km artean. Ur handitan saioa ere aipatu beharra dago.
6 motxiladun ume elkarrizketatuak izan ziren. 6 ume ausart, indartsu eta esperantzadun izan ziren
beraien bizipenak plazaratu zizkigutenak. Danek istorio desberdinak, bada danek amets berdin bat.
Badakizue zein? Klik egin hemen eta audioa arretaz entzun.  
Edonoren kasua izan litekeen, orduan zuen babesa plazaratu iezaiezue. Gu prest gaude! Eta zu?
Jare Torralba Rodriguez

2018(e)ko urtarrilaren 11(a), osteguna


        Hemen duzue Teen Wolfen telesaiaren laburpena, espero dugu Elkarrekin 1 irratiko partaideek gustukoa izate: https://www.spreaker.com/user/10330909/dijefjiekv

Image result for gif

BITXIKERIAK


Egunon Elkarrekin1 irratiko jarraitzaileei! Gaurkoan, 2txikeriak izena duen atal berri
batekin gatoz! Oraingoan, Unax, Hugo eta Gorka arituko gara zuei hainbat bitxikeria
kontatzen.
Hasteko, ba al zenekien elefantea dela lau belaun dituen animalia bakarra?
Pentsatzen hasita, animalia gehienek bi hanka besterik ez dauzkate, eta lau dituzten
gutxi batzuek, ez daukate belaunik.
Jarraitzeko, ziur nago ez dakizula 100 kafe edalontzi lau ordutan edateak pertsona bat
akabatu dezakeela ezta? Egia da, kafe batek kafeina asko daukalako, eta ez ezazu
imajinatu 100 kafe edalontzik zenbat kafeina izango duten! Beraz, ez ezazu hainbeste
kafe edan lau ordutan! Honako bitxikeria hau, oso arraroa da. Ba al dakizu, Disneyren
ahaterik ezagunenaren irudiak debekatuta zeudela Finlandian, Donald ahatea biluzik
agertzen zelako?
Benetan harrigarria! Hurrengo bitxikeria hau gezurra dela pentsatuko duzue, baina ez.
Ba al zenekien hile horidunek beltzaranek baino hile gehiago dutela? Gure begiek
kontrakoa esaten digute, baina egia esan, hile horidunen hileak ez dira ikusten,
kamuflatu egiten direlako. Jarraitzeko, begiak zabalik doministiku egitea guztiz
ezinezkoa da, baina zuek badaezpada, frogatu ezazue! Hurrengo bitxikeria honek
datu oso altuak ditu, arreta izan; pertsona batek 25 mila aldiz kliskatu egiten ditu begiak
aste batean, beraz, 3,5 mila aldiz kliskatzen ditugu begiak egunero. Bukatzeko, azken
bitxikeria honek asko harrituko du bat edo beste; zientifikoki konprobatua dagoenez,
pertsona eskuinak, pertsona ezkerrak baino bederatzi urte beranduago hiltzen dira.
Kasu honetan, zorte izugarria daukagu pertsona eskuinak garenok!

Mila esker entzuteagatik. Hau izan da gaurkoz 2txikeriak atala. Hurrengo batera arte!

EGURALDIA :D

       
         Kaixo ointxe bertan egin dugu irrats saio berri bat. Link hau sakatu ( SAKATU HEMEN ) eta abenduak 11 tik abenduak 14 rarte egingo duen eguraldia entzun ahalko duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea   :D

Related image