Bilatu blogean

2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna


Hemen ekartzen dizuegu Elkarrekin 1 Irratitik egin dugun eguraldiaren lehen irratzsaioa. Espero dugu disfrutatzea. Hemen ekartzen dizuegu linka: https://www.spreaker.com/user/10155458/prezipitazioa


2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

Bertsolari Txapelketa Nagusia: BEC FINALA


Euskal herriko herri, adin, gustu eta proiektu desberdinetako jendea batu zen joandako igandean BEC-en. 9 ordu soil izan dira duela hiru hilabete hasi zen proiektuarentzako. Hemen atzean ageri den sintonia da Euskal herri osoa zeharkatu duena. Irailaren 23an hasita astebururo Abenduaren 17rarte. 14.600 lagun inguru batu ziren Barakaldo eginkizun berdinerako. 11.00 pasatxo hasi zen goizeko saioa Maite Berriozabalek gidatua, finalistak zozketak erabakitako hurrenkeran bertsotan jarriz: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. Tartean ez ziren bertsozaleen txalo, animo eta "olatuak" falta. Goizean 160 bertso puntuagarri egin zituzten. 16.30ak aldera hasi zen arratsaldeko saioa, Saroi Jauregik gidatuta. Arratsaldean 60 bertso puntuagarri bota zituzten, tartean buruz-burukoa.  Bertan erabaki zen nork jokatuko zuen. Maialen Lujanbiok eta Aitor Mendiluzek jokatu zuten. Puntu erdigatik ez zen Sustrai Colina sartu. Itzelezko buruz burukoa izan zen, aurtengo hitza “Izerdia” tokatu zen eta biek ala biek ederki egin zuten. Kartzelako gaian ikusi zen Maialenen profesionaltasuna. Aho zabalik utzi zuen entzulea. Eta nola ez Berak lortu zuen 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Sebastian Lizasok jantzia. Ondorengoei eskeini zion txapela. Aurten hiruk agur esan diote txapelketari. Duela zortzi urte andoni egañak esan zion agur, duela lau urte Unai iturriagak eta Aurten Aitor sarriegi, Igor elortza eta Iñaki murua. Iñaki muruak agur esan dio presidentzari. Oso bertso eta doinu esanguratsuak utzi dizkigu txapelketak. Tartean Sarriegiren doinua, edota Maialenen bakarkakoa, edo esaterako Aitorren gartzelakoa. Irrati saioa entzuteko klik egin hemen.
Jare Torralba Rodríguez

2017(e)ko abenduaren 5(a), asteartea

Euskararen eguna


         Euskararen eguna

         Guztiok badakigu euskararen eguna abenduaren 3an dela, baina non ospatu egiten da eta noiz sortu egin zen?  Galdera horien erantzunak jakin nahi baduzue etzun ezazue irratsaioa. 

                                                       Image result for euskararen eguna

Bertsolari Txapelketa Nagusia: Iruñea

Kaixo bertsozale! Joan den igandean Iruñean ospatu zen azken finalaurrekoa. zer gertatu zen jakin nahi? klik egin hemen entzuteko
Jare Torralba Rodríguez