EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA
41. Dantza Txapelketa
Duela hilabete bat ospatu zen Euskal Herriko 41. dantza txapelketa nagusia. Urriaren 21ean ospatutako txapelketan, hamahiru bikotek parte hartu zuten. Hauetatik, Azpeitiako udalerria ordezkatzen zuten sei bikotek parte hartu zuten eta Gasteiztik, aldiz, bi bikote aritu ziren dantzan. Irurako bikote batek ere parte hartu zuen, Billabonako bikote batek, Bergarako batek, Errezilgo batek eta bukatzeko, iparraldeko bikote batek parte hartu zuten. Aurten, duela bi urtetatik bezala, ez du Bizkaitar bikote batek ere parte hartu, eta Nafarroa inguruko inork ere ez du parte hartu.
Sailkapen nagusia
Aurtengo dantza txapelketako irabazleak, Irura eta Pasaiako Xabier Artola eta Idoia Besada osatutako bikotea izan da. Esan beharra dago, hauek aurreko urtean ere irabazi egin zutela, eta hurrengo urtean irabaziz gero, sari nagusia betirako etxera eramateko aukera izango dute. Bigarren saria, Lezo eta Billabonako Iker Sanz eta Ane Urruzola lortu dute, eta hirugarrenak, aldiz, Amets Amubieta eta Larraitz LarraƱaga azpeitiarrak izan dira.
Gazteen dantza txapelketa
Urtero bezala, aurten ere Bergaran ospatu da gazteen Euskal Herriko dantza txapelketa. Bertan, hogeita bat bikotek parte hartu dute, nagusien txapelketan baino zortzi bikote gehiagok. Duela urte askotatik gipuzkoarrak bakarrik egon dira txapelketa honetan parte hartzen, baina azaroaren 26an ospatutako txapelketan, Arabako batek eta Bizkaiko bikote batek parte hartu du, azken honek Sopelako udalerria ordezkatuz. Bukatzeko, aurtengo txapeldunak, aurreko urteko irabazle izandako Iker Belintxon eta Maider Aginaga izan dira. Azpi txapeldunak, Itziar bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak izan dira, eta hirugarrenak, aldiz, Azpeitia - Azkoitiko June Elorza eta Eneko Sarasua.
https://www.spreaker.com/user/10169802/euskal-herriko-dantza-txapelketa_3
Gorka Granado Terrones
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina