Bilatu blogean

2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Bertsolari Txapelketa Nagusia: Donibane Lohitzune


Joan den igandean, Donibanen, Lapurdin, azken aurreko final-aurrekoa jokatu zen. Handik Igor Elortza atera zen garaile 710 punturekin. Iadanik durangotarrak 1413 puntu lortu ditu. Jarraian Maialen Lujanbio sailkatu zen. 707,5 punturekin. Hernanitarrak txapelketa osoko puntuazio altuena lortu zuen. 1457,5 hain zuzen ere. Donibanen ospatu zuen bere urtebetetzeaz gain finalerako txartelaren premia. Bi hauen ondoren, Julio Sotok, Jone Uriak, Agin Laburuk eta Iñaki Apalategik abestu zuten joaneko igandean Jai Alai frontoian. Oso bertsosaio berezia izan zen. Maialenen bakarkakoagatik ahon zuzen ere. Gaiari nola hartu zion jakin nahi baduzue www.bertsoa.eus -en sartu eta berte kartzelakoa eskuragarri duzu. Bitartean bertsoaz gozatzen jarraitu. Eta astero lez, bertso esanguratzu bat utziko dizuet. Datorren asterarte! Klik egin hemen entzuteko

Jare Torralba Rodríguez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina