Bilatu blogean

2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

MARTXOAK8

Ane Isusi
Anne Del Moral
Nahia Rodriguez         
Iruntze Akarregi 

Nagore Mendieta
Irantzu Idarraga                    Egin klik hemen

Hugo Mazariegos
Paio Santiago

Gorka Granado                     Egin klik hemen

Ireri Ortega                           Egin klik hemen podkasta entzuteko!
Alazne Fernandez

June Pastor

Janire Serna

Jare Torralba

Unax Moreno
Markel Fernandez

Galder Gartzia

2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

2txikeriak 8.0

Egunon Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan ere, Unax Moreno, Gorka Granado eta Hugo Mazariegos gatoz 2txikeriak atalarekin! Oraingoan, euskal tribuei mintzatzera gatoz, beraz, entzun nahi ezkero, klik egin hemen. Ez ezazu galdu!

Image result for euskal tribuak
ASTEKO EGURALDIA; SAKATU HEMEN ETA DISFRUTATU :D  https://www.spreaker.com/user/10155458/eguraldia_2


Image result for gif temperatura



Sopelako gatazka


Kaixo gu Anne, Ane eta Nahia gara. Saio honetan Sopelan etxebizitza batean sartu, bizilagunak lotu eta beraien bitxiak eta dirua lapurtu duten hiru gizon lapurtu egin dutela esateko egin dugu.



Image result for sopela

2txikeriak 8.0

Kaixo Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Euskal Tribuei buruz hitz egitera gatoz. Has gaitezen Unax!
Ongi da. Gaur egun dauzkagun datuen arabera, euskal hiztun bezala kontsideratzen
ditugun honako tribuen kokapena adieraziko dizkizuegu: akitaniarrak, autrigoiak,
barduliarrak, baskoiak eta karistiarrak. Tribu hauek, iparralderantz, ia Bordeleraino,
hegoalderantz, Ebro ibairaino, mendebalderantz, Kantabriaraino eta, ekialderantz, berriz,
Aragoiko ipar-mendebaldeko zati beteraino zabaldurik zeuden.

Akitaniarrak: tribu hau Frantziako hego-mendebaldean zabalduta zegoen,
iparralderantz Garona ibairaino (Bordele) eta hego-ekialderantz Aran bailararaino (Lleida).
Akitaniarrek ez zuten multzo trinkoa osatzen, hauek etnia ezberdinetan zatikatuta zeuden,
garrantzitsuenak iparraldetik hegoaldera honako hauek ziren:
Boiates, Vasates, Lactorates, Elusates, Tarusates, Biguerri, Tarbelli, Auscii, Venarni,
Ilurones, Convenæ eta Consorani.
Autrigoiak: Kantabriako Asoi ibaitik Bilboko Nerbioi ibairaino eta, hegoalderantz,
Araba, Errioxa eta Burgos-ko zati batean zehar zabaltzen ziren. Beren erromanizaziotik
egungo populu gaztelarra eta beren hizkuntza latindarra sortuko zen.
Barduliarrak: mendebalderantz, Gipuzkoako Deba ibaitik Nafarroako ipar-mendebaldearen
zati bateraino eta, hegoalderantz, arabar lautadako ipar-ekialdearen zati bateraino.
Beren lurraldeetan gaur egun gipuzkoar edo erdialdeko euskalkia hizketan egiten da.
Baskoiak: tribu honetan sortu zen euskara komunaren oinarria.
Nafarroa osoan eta Araba, Gipuzkoa eta Errioxaren zati batean finkatuak zeuden.
Vascones (baskoiak) latindar hitza barskunes termino zeltatik dator, Bhar-s- erroa dauka,
zelta hizkuntzan nahiko zabaldua dagoena "gailur", "tontor" edo "hostotza"-ren
esangurekin. Honela, barskunes hitzaren esanahiak "menditarrak", "garaiak" edo
"harroak" izan daitezke. Normalean itzulpen zehatzena bezala "menditarrak"-ena
kontsideratzen da. Gainerako tribuen izenek, barduliarrenak ezik, ez daukate aditu
gehienek onartzen duten itzulpenik.
Hau izan da gaurkoz euskal tribuen atala, espero dugu zuen gustukoa izana. Hurrengo batera arte!
Klik egin hemen entzuteko!

2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

Jaio. Musika. Hil.

Arratsalde on entzule, gaurkoan jon den Larunbatean BEC astindu zuen ikuskizun batekin natorkizue. Berri Txarrak talde nafarrak buruz behera jarri zuen Barakaldo. Euskal Herriko toki ezberdunetatik etorriak ziren entzuelak, berain belarriak gozarazteako asmoz. Eta hiru partaideek lortu zueten. Kontzertu bat baino gehiago izan zen. Infrasoinuarekin komunikatu nahi al duzu nirekin? Emaiozu "play" podcastari! 
10.000 lagun BEC-en BTX entzuten

2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna

LORALDIA


Egun on Elkarrekin1 irratiko entzuleei! Gaurkoan Loraldia festibalari buruz mintzatzera gatoz! Adi egon!


LORALDIA


Loraldia festibala 2014. urtean sortu zen, Euskararen jaialdi bat garatzeko helburuarekin.
Geroztik buru belarri dabiltza festibaleko arduradunak, euskal kulturarekin zerikusia duen
ikuskizun osoenak hartuz. Musika, gastronomia, literatura, bertsolaritza, dantza eta zinema
ikusteko aukera egongo da, eta urteak aurrera joan ahala, festibala garrantzitsuago eta osoago
bihurtzen ari da.


ARETOAK


Loraldia festibalak Bilbo hiriko hainbat areto hartzen ditu bere baitan. Gehienok Bilboko Campos
Eliseos antzokiagatik ezagutzen dugu Loraldia festibala, baina honetaz aparte, beste hainbat aretotan
ere ematen dira kultura ekintzak. Azkuna zentroa, Arriaga antzokia, Guggenheim-a, Euskalduna jauregia,
Kafe antzokia, Bilborock, Basquery eta Ardo onak aretoak dira Loraldia festibalak erabiltzen dituenak.


2018


Aurtengoan, hainbat aurpegi ezagun izango ditugu oholtza gainean. Euskal kultura sustatzailez beteta
izango ditugu


aretoak Martxoaren 5 etik hasi eta 26 raino irauten duen festibalean. Musika arloan, errefuxiatuarena
abestiko abeslari den Izaro, urte askotatik gure belarrietan dabilen Ken Zazpi taldea eta Rafa Rueda
abeslariak izango ditugu. Dantza eta antzerkiaren arlora salto eginez, Billabonako Oinkari dantza
taldearen eta Hika teatroaren Sagartu ikuskizuna, Ylenia Bagliettok, Ainhoa Etxebarriak eta Ane
Pikazak ekoiztutako Hiru emakume antzezlana, Mikel Martinezen Tabernaria antzezlana eta Kukai
eta Tanttaka konpainien Oteizak 110 ikuskizuna izango dugu, besteak beste. Bukatzeko, literatura
eta bertsolaritzan, Xabier Amuriza bertsolariaren Neska bat leku inposiblean, Uxue Alberdi, Maialen
Lujanbio, Joserra Senperena eta Arantxa Urretabizkaiaren bertso eta literatura ikuskizuna eta Isturitzetik
Etiopian barrena ikuskizunak izango ditugu.

Bertan ikusiko garelakoan, ondo izan!
Klik egin hemen audioa entzutekoa
Gorka Granado Terrones